AURKEZPENA


BLOGA ESTREINATZEN DUGU!
ONGI ETORRI LAGUNOK!
  
Gu Jasone, Mariana eta Ane gara, Haur Hezkuntzako 2.mailako hiru ikasle. Blog hau IKT irakasgaiari dagokio. Hasiera batean, gutariko bakoitzak blog bat sortu zuen, irakasleak horrela aginduta. Bertan, egun bakoitzean sarrera bat egiten genuen.

Gaurkoa, hirugarren saioa da eta irakasleareakin adostasun batera iritsi gara eta portfolio digitala taldeka egitea erabaki dugu. Hori dela eta, Etorkizuna eraikiz bloga sortu dugu. Izen hau denon artean aukeratu dugu eta horren arrazoia, etorkizun hurbila nola eraiki dezakegun landu nahi dugu irakasle garenerako.  Horrez gain, gure orrialdeetako batean eguneroko bat egingo dugu, saio bakoitzean egindakoa laburbilduz.

Gure helburua, blogen inguruan asko ikastea da, izan ere, irakasle garenerako baliagarria izan daiteke eta honen bidez erabilera egokia ematea espero dugu.


Besterik gabe, espero dugu gure bloga zuen gustokoa izatea eta erabilgarritasuna ematea.

Hurrengora arte!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina