AZKEN EBALUAKETA

Heldu da bloga ixteko unea. Egia esan gauza guztiak pasatzen diren bezala, lauhileko hau ere oso bizkor pasatu zaigu eta nahiz eta egun asko igaro, oraindik ere gogoan daukagu Alaitzekin IKT-ko praktiketan izandako lehenengo eguna non talde bakoitzak gure lana hobetzeko erresistentziak eta balioak aukeratu behar genituen.

Egunak aurrera joan ahala, blog bat sortu genuen, gerora egunean zehar egiten genuena eta gure lanak igotzeko erabiliko genueena. Egun bakoitzean irakasleak gauza berriak azaltzen eta erakusten zizkigun eta horrekin glogsterra eta delicious erabiltzen erakutsi zigun.
Horrez gain, noizean behin, klaseetatik deskonektatzeko eta pixkat lasaitzeko bideoak ekartzen zizkigun, hala nola, la cosa perdida, baby rolling etab.

Bestalde, talde bakoitzak gai baten inguruan ere lantxo bat egin behar izan zuen eta gure taldeak Irakasleen portfolioak inguruko Google Sites bat egin zuen. Ondoren, suertatutako gaia taldekideen aurrean aurkeztu behar izan genuen.

Hau izan da, IKT saio praktikoetan egin dugun guztia.

Amaitzeko, esan beharra  daukagu oso gustura aritu garela irakasgai honetan lanean, oso gauza interesgarriak egin ditugula eta gure aldetik esfortsu handiak egin ditugu lanak aurrera eramaterako orduan.

Besterik gabe, ondo pasatu oporrak eta URTE BERRI ON!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina