GURE PROIEKTUA

Irakasleak proiektu bat egin behar genuela esan zigun irakasleak eta nahi genuen gaia aukera genezakeela. Zein aukeratuko dugu? Bada irakasle/ikasleen portfolioen inguruan egitea pentsatu genuen. Izan ere, egiten ari garen ikasketetan, irakasgai askotan portflolioa egiteko eskatzen digute. Honek zertarako balio digu? Irakasle garenean, horrelakorik erabiliko dugu? Honen inguruan aztertu dugu, eta irakasle askok horrelakoak erabiltzen dituzte, baina ez da erakusleiho bat soilik. Hori da lan honen bitartez zuei helarazi nahi dizueguna.

Lan honetan, portfolioak zer diren, portfolio motak, hauen helburuak, abantailak eta desabantailak, erabilpenak, etorkizunerako erronkak eta abarreko kontzeptuei buruz hitz egin dugu eta lan itzela egin dugula uste dugu. 

Lan hau praktika saioetan burutu dugu Irakasleen portfolioak Irakasleen portfolioak izeneko Google Sites baten bidez. Esan beharra dago hasiera batean gaia asko gustatu zitzaigun, baina ez genuen pentsatzen horren zaila izango zenik lana burutzea eta zuei hau erakustea. 
 
Aurkezpena prestatzeko, bideo bat egitea erabaki dugu, portfolioei buruzkoa, izan ere, teoria asko geneukan hau azaltzeko eta astuna izan zitekeela pentsatzen genuen, horregatik, bideo bat egitea erabaki genuen, guztia laburbilduz. Ondoren, bi portfolio aukeratu ditugu, bata ideala, eta bestea, eskasa. Horien konparaketa egingo dugu. Aurkezpenarekin amaitzeko, zuei gure proposamena azaldu dizuegu eta horretan parte hartu duzuela ikusi dugu. 

Hona emen gure aurkezpenerako prestatu genituen Prezi-a eta bideoa. 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina