2013(e)ko azaroaren 26(a), asteartea

HAMAHIRUGARREN EGUNA

Atzo esan bezala, gaurkoan zenbait kontzepturi buruzko azalpenak amaitu ditugu. Guri RSS-ak azaltzea suertatu zaigunez, horien azalpena gehiago garatu dugu, eta besteen aurkezpenetatik ideia garrantzitsuenak hartu ditugu eta hemen jarri, ulergarria izan daiten.
RSS
RSS-ak (Really Simple Syndication) Interneteko gune batean dagoen informazioa automatikoki eskuratzea ahalbideratzen du. RSS irakurle bat edo horrelakorik daraman nabigatzaile bat erabiliz, gune bat edo batzuetako berritasunak modu arin eta eroso batean lortu daitezke, gune horietara jo gabe. Hau da, adibidez, RSS batean harpidetuz gero, interesatzen zaizun informaziorekin zerikusirik duen berritasunen bat dagoen bakoitzean ohar bat jasoko duzu.
Hobeto ulertzeko, adibide bat jarriko dugu: “Diru laguntzak” gaiari buruz bilaketa egiten baduzu eta horri dagokionez sor daitezkeen berrikuntzei buruz interesa baduzu, bilaketa horren emaitzetara harpidetu zaitezke. Era honetan, informazio horrekin loturiko berritasun bat argitaratzen den bakoitzean horren berri izango duzu, Web gunera jo eta bilaketa behin eta berriz egin beharrik eduki gabe. Honela, informazio eta zerbitzuen eskuraketa errazten da.
Etiketak
Etiketak hitz klabeak dira. Jartzen ditugun hitzak, alde batetik bilaketak errazteko, eta bestetik lana antolatzeko.
Honen adibide argia twitterra da, ia guztiok erabiltzen dugun sare soziala. Bertan, askotan # ikurra jartzen dugu, eta hori klikatuz gero, hitz hori agertzen den bilaketa guztiak agertzen dira.
Gainera, etiketak asko erabiltzen ditugu gure blog-ean ere. Sarrera bakoitzaren hitz klabeak (etiketak) jartzen ditugu sarrera bat bukatu eta berehala.
Etiketei, TAG ere deitzen zaie.
Creative commons
Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da. Hau da, bertan legalak diren irudiak, lanak, bideoak... daude eta guk har ditzazkegu gure lanak egiteko.
Hemen, interesgarria iruditu zaigun esaldi bat uzten dizuegu:
"Si no existe posibilidad de exclusión, si algo no puedo evitar que sea utilizado por otros,
no existe propiedad."
David de Ugarte
Hau da, ezagutzaren gainean jabetzak zehazteak zentzurik ez daukala.
 
Folksonomia 


2013(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

HAMABIGARREN EGUNA

Gaur, irakasleak zenbait kontzepturen inguruan bilaketa bat egiteko eskatu zigun, besteak beste: etiketak, RSS, Creative Commons, folksonomia... Talde bakoitzak horietako kontzeptu bat aztertu behar izan du eta gero guztiei era egoki batean azaldu. Guri RSS-ak suertatu zaizkigu. Gai hauen azalpen txiki bat urrengo eguneko sarreran duzue, izan ere, talde guztiek ezin izan dute aurkezpena burutu, denbora falta dela eta.

Beste alde batetik, esan beharra dago gaur azaroak 25 dela, eta sarrera honen izenburu bezala egun hau azpimarratu dugu. izan ere, gaur emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna da. Egun garrantzitsu hau 1981. urtean aintzatetsi zen Bogotan, Kolonbian, Mirabal ahizten hilketa bihotzgabearen oroipen gisa. Hiru ahizpa hauek Dominikar Errepublikako ekintzaile politikoak ziren eta Rafael Trujillok, dominikar gobernariaren aginduz erailak izan ziren. Bertan, emakumeek sistemakiko jasaten duten genero indarkeria salatu zen, etxe barruko tratu txar psikologiko eta fisikoetatik, bortxaketa, tortura sexuala eta estatuko indarkeriararte. 

Geroztik, egun hau urtero ospatzen da. 

Beldur barik web guneak (www.beldurbarik.org) gai honi buruzko informazioa eskaintzen digu, eta baita zenbait bideo ere. Bideo horiek sortzeko edonork parte-har dezake eta guztien artean hoberena aukeratzen da. Hona hemen bideo bat:



 
Datu bezala, gizonen indarkeriaren ondorioz hildako emakume kopuruak honako hauek dira:
2010 ean, 73 emakume.
2011 an, 61 emakume. 
2012 an, 52 emakume.
2013 an, 38 emakumetara jaitsi da. 
2014 ean, zenbat izango dira ? Espero dugu honekin amaitzea eta biktimarik ez egotea.




Horrelako egoeran aurkitzen diren emakumeak, beldurrari aurre egin eta laguntza eskatu!

2013(e)ko azaroaren 19(a), asteartea

HAMAIKAGARREN EGUNA

Gaurkoan, klasean sartu eta berehala, "Google Drive"-aren inguruko azalpen bat eman digu irakasleak, nola dokumentatzaileen lana errazteko beraiei URL-a bidaliz egin dezakegun. Esan beharra dago guri plataforma hau ezaguna egiten zaigula, izan ere, modulu laneko dokumentuak konpartitzeko erabiltzen dugu. "Google Drive"-a oso erabilgarria da norberaren lanak gainontzekoekin partekatzeko. 

Beste alde batetik, lana bideratzeko irakasleari laguntza eskatu diogu. Oso galduta ikusi dugunez gure burua, hutsetik hastea pentsatu dugu, ea ideiak burura etortzen zaizkigun. Hori dela eta, zenbait artikulu irakurriko ditugu datorren egunerako.

Esan beharra dago, bihar ez daukagula klaserik, ezta etzi ere ez, LOMCE-ren kontrako greba dela eta.
Ea guztion artean zerbait lortzen dugun!

HAMARGARREN EGUNA

Pasadan astean hiru ikasle falta ziren klasera, eta gaur falta horren kontua dela eta hasi dugu klasea. Ikasle hauek azaldu dute nola Reggio Emilia metodoko ikastetxe batera joan zirela ikastetxe horretako funtzionamendua aztertzen. Beraz, bertan ikasitakoa eta beraien iritzia eman digute. Horrekin batera, klasean egon ez zirenez, guk egun horietan egindakoa azaldu behar izan diegu, gelako batzuk euren lana erakutsiz. 





Ondoren, gure blog berrantolatzen hasi gara. Sarrera batzuk oso pobre daudela ikusi dugu eta horiek garatzea pentsatu dugu. Hala ere, ez gara hiru taldekideok horretan aritu, izan ere, gutariko bat proiektuarekin aritu da. Ez dugunez inoiz horrelako proiekturik egin, galdu xamar aurkitu gara. Ez dakigu nondik bideratu gure lana. Marko teorikoa dela eta, nahiko bideratuta daukagu, irakasleen portfolioak zer diren badakigu, baita horien erabilpena ere. Baina arazoa zera da: nola eraman hori praktikara, klase dinamikoa izan dadin?
 
Klasea bukatzeko ordua iritsi denez, gutako bakoitzak etxean pentsatzeko geratu gara, eta hurrengo egunean irakaslearekin komentatzeko.


 "Haurrak eskubide autonomoak dituzten subjektuak dira. 
Haurrek kultura propioa sortzen dute. 
Hori onartuz soilik
izan ditzakegu premisak
norbanako orori
 eta etorkizunerako
herriarentzat bizitza maila
altuagoa". 

Loris Malaguzzi

“Haurrak eskubide autonomoak dituzten subjektuak dira.
Haurrek kultura propioa sortzen dute.
Hori onartuz soilik
izan ditzakegu premisak
norbanako orori
eta etorkizunerako
herriarentzat bizitza maila
altuagoa”

Loris Malaguzzi
- See more at: http://www.guaixe.net/Erreportaiak.asp?IdElkarrizketa=270&IdMota=0#sthash.HeDVggJw.dpuf
“Haurrak eskubide autonomoak dituzten subjektuak dira.
Haurrek kultura propioa sortzen dute.
Hori onartuz soilik
izan ditzakegu premisak
norbanako orori
eta etorkizunerako
herriarentzat bizitza maila
altuagoa”

Loris Malaguzzi
- See more at: http://www.guaixe.net/Erreportaiak.asp?IdElkarrizketa=270&IdMota=0#sthash.HeDVggJw.dpuf

2013(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

BEDERATZIGARREN EGUNA

Azaroaren 12an, IKT saioa behar bezala hasteko, "La cosa perdida" dokumentaltxoa ikusi genuen eta ondoren, horren inguruan mintzatu ginen. 


Bideoa honi buruz doa: gazte bat hondartzatik zihoala gauza bitxi batekin topo egin zuen, "la cosa perdida". Konturatzen da bera bakarrik ohartu dela gauza horren existentziaz eta ez diola inork jaramonik egiten. Etxera eramaten du baina ez daki zer egin gauza horrekin egunkari batean iragarki bat aurkitzen duen arte. Iragarki honetan, objetu galduak biltzen dituzte eta berak bertara eramatea erabakitzen du. Bertara eramatean, ikusten du nola objetu pozik jartzen den eta hori dela bere tokia.

Bideo hau ondo etorri zitzaigun gure arazoetaz deskonektatzeko. Honi esker, konturatu ginen nola askotan garrantzitsuak diren baina ohartzen ez garen gauza txikiak alde batera uzten ditugula. Honekin, burura etorri zitzaigun hurbileko egoera bat egunero bizitzen duguna da: aurreko sarreran azaldu genuen moduan, denbora faltan gaude eta egin beharrekoak presaka egiten ditugu, inolako zentzua ikusi gabe. Honekin esan nahi duguna, azken finean,. proposatutako ariketak aproposak direla baina hauei etekinak ateratzeko, denbora ezinbestekoa da. Orduan, zer egin dezakegu? Gure ustez, irakasleak egoera honetaz konturatu behar dira eta planteatu behar dute zer den hobe, eduki gutxiago baina ondo sakonduz eta ikasleek behar bezala barneratuz edo dena gainetik eta korrika eman eta ikasleek horren zentzua ulertu gabe.

Hori egin eta gero, delicious inguruan hitz egin zigun irakasleak, nola gure etiketak sarera igo ditzakegun hori erabiliz. Beraz, delicious-en kontu bat egin genuen guk ere gure etiketak bertara igo ditzagun.
 
Amaitzeko, Google Sites-a arakatzen jarraitu genuen, gure proiektuaren inguruko artikuluak bertara igoz.

Hurrengorarte irakurle maitagarriak!

ZORTZIGARREN EGUNA

Atzo, Azaroaren 11an, klase praktikoan berandutxuago bildu ginen, izan ere, saio magistralean arazo bat izan genuen eta hori konpontzen ibili ginen.

Arazo honen ondoren, tentsioko egoera batean aurkitu ginen eta ez genekien gure lanari nola egin aurre. Esan beharra daukagu, lauhilabete honetan, irakasgaiak eta ordutegia dela eta, ez dugula denbora nahikorik gure lana ondo egiteko, hau da, bai ikasketak aurrera ondo eraman baita norberaren bizitza propioa disfrutatzeko. Izan ere, horrenbesteko tentsioarekin urduritu eta estutu egiten gara eta horrek ez digu gure lana behar bezala burutzen uzten, blokeoa sustatuz. Horretarako, gauzak lasaitasunez hartu behar ditugu, ezin diogulako denborari aurre egin. Hala ere, argi daukagu egin behar duguna nahitaez burutu behar dugula ez baitugu bestelako erremediorik. Edonola ere, gauzak lasaitasunez hartu behar ditugu eta egoera honi ahalik eta ondoen aurre egin. Horretarako, interesgarria izango litzateke lasaitzeko zenbait ariketa egin. Guk honako hauek proposatzen ditugu:

- Blokeatuta sentitzen garenean, barruko tentsio hori askatzeko honako ariketa hau egin dezakegu. 



- Ohera joan aurretik, komenigarria da eguneko estresa kanporatzeko musika lasaia entzutea ohean etzanda zaudela, gorputza luzatuz eta iluntasunean. Horretarako, hemen proposatzen dizuegu lasaitzeko musika bideo bat. 


Beraz, noizean behin horrelako ariketak egitea edonori ondo etorriko lekioke.

Egunaren laburpenarekin amaitzeko, informatika gelan elkartu eta gero, gure proiektuarekin jarraitu genuen, Google sites-a arakatzen genuen bitartean.

2013(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

ZAZPIGARREN EGUNA

Gaur, azaroaren 5a, informatika gelan bildu gara eta irakasleak "Glogster" bat egitea agindu digu. Hasiera batean, ez dugu jakin zer den ezta nola egiten den, baina bertan sartuz eta trasteatu ondoren, gure talde fitxa lortu dugu. Hona hemen gure talde fitxa, glogster bidez egina:





Honez gain, gure proiektuan murgildu gara, eta Google Sites-an sortutako fitxa argitaratu dugu. Ondoren, ikastetxe ezberdinetako portfolioak aztertzen hasi gara. 

Beste bat arte!

2013(e)ko azaroaren 4(a), astelehena

SEIGARREN EGUNA


Gaurkoan, bloga pixka bat moldatu dugu. Konturatu gara blogean akats bat izan dugula, izan ere, “egunerokoa” orrialdean ezin genituen sarrera berriak sartu, eta orduan, aurkezpena zegoen lekuan eguneroko hau jarri dugu. Horrela, orrialde nagusian gure eguneroko sarrerak agertzen dira, eta bigarren orrialdean, aurkezpena. 

Gero, egin beharreko proiektuan zentratu gara. Dakizuenez, gure proiektua eskola ezberdinetako portafolioez izango da. Horretarako, sarean dauden portfolio ezberdinak trasteatu ditugu, eta haien linkak kopiatu, gero taldekide bakoitzak portfolio batzuk aztertu ahal izateko.

Azkenik,  Google Sites  bat sortu dugu, gure proiektuaren garapena bertan partekatzeko. Hala ere, oraindik ez gara hasi informazioa bertan jartzen. Laster zuen eskura egotea espero dugu!

Besterik gabe, hurrengora arte!


BOSTGARREN EGUNA

Urriaren 28ko aste horretan modulu astea izan genuen eta beraz, ez genuen ohiko klase normalik izan. Hori dela eta, aste horretako saio horiek modulu lanarekin hasteko erabili genituen. 


Aurtengo 3. modulu lanaren gaia Komunikazio gaitasunak izan da. Bertan hiru egoera planteatu zaizkigu:

-          1. EGOERA: Zentro bateko irakasleek proiektukako lana Haur Hezkuntzako bigarren zikloan sartzea adostu dute. Familia guztiei zirkular baten bidez informazioa eman arren, lehenengo arazoak sortzen hasi dira, horien artean kolaborazio-maila oso desberdinak daudelako: Materialak falta dira, ez dute denborarik izan beren seme-alabekin informazioa bilatzeko, ez dira fidatzen egongo diren ikaskuntza-emaitzekin, eta abar. Badakite familiaren laguntza ezinbestekoa dela emaitzak optimizatzeko, beraz, komunikazio eta inplikazio estrategia eraginkorragoak diseinatzea erabaki dute.



-          2. EGOERA: 0-2 urteko ikastetxe batean, helduenen bi taldeetako tutoreak kezkatuta daude goizeko sarrera orduan informazio gehiegi trukatzen delako gurasoekin. Umeen aurrean hitz egiten da, eta hezitzaileek ezin diete arreta eman dagoeneko gelan daudenei. Guraso batzuek informazio gehiago nahi dute, beste batzuek eguraldiaz hitz egiten hasi eta denbora galarazten dute, beste batzuek hezitzailea liluratu edo haren aurrean ongi gelditu nahi dute; eta badira beste batzuk aipatu beharreko arazoak izan arren ihes egiten dietenak. Tutore horiek sarrera orduko komunikazioa argitu beharko dute.



-          3. EGOERA: Iraila da eta iritsi berri zaren eskolan, 4 urteko haur talde baten tutore izango zara. Ikasturtea prestatzen hasi zara, eta, beste zeregin batzuen artean, gurasoei ikasturtea aurkezteko bilera antolatu behar duzu eta haiekin komunikazio bideak ireki. Ikastetxean ez dago horretarako protokolorik ezarrita. Gainera, zenbait guraso hasita daude beren seme-alabei eta eskola dinamikari buruzko galderak egiten eta eskolari dagozkion beste informazio orokor batzuk eskatzen.



Modulu laneko taldeak hasieratik eginda geneuzkan eta guk, Mariana Barriosek, Jasone Barrenak eta Ane Azkarragak, Ainhoa Garcia, irati Aretxabaleta eta Amaia Lazarorekin batera jardungo gara lan horretan guri egokitu zaigun tutorea Alaitz, IKTko irakaslea izanik. Goian aipatutako egoera horietatik, esan beharra daukagu, 3. egoera aukeratu dugula, izan ere, egiteko errezena iruditu zaigu eta gainera, izandako praktikaldian zehar, gure taldekideetako batzuek horrelako egoera bat pasatu izan dute.      
                                                               

Besterik gabe, 

Ondo izan!

LAUGARREN EGUNA

Gaur, urriak 22, ez dugu klaserik izan, laugarren saio praktikoa izango litzateke baina LOMCE legearen aurkako greba izan da. LOMCE PPren gobernuak eta Wert ministroak sustatutako Hezkuntza Legea da. Baina LOMCE-ri ezetz esaterakoan, zeri esaten diogu ezetz? Hona hemen web interesgarri batetik ateratako informazioa: 

EZETZ esaten diogu parte har ez dezakegun hezkuntza-sistemari. Lege berriak murriztu egiten du gure seme-alaben heziketari eragiten dioten erabakietan parte hartzeko dugun eskubidea, kontsultarako órgano bihurtzen dituelako Eskola Kontseiluak.

Hezkuntza-sistema demokratiko baten partaide izan nahi dugu. Ezinbestekoa da akordioa eta hezkuntza-komunitate osoaren konpromisoa proiektuak erabakitzeko, ikasle guztien arrakasta eta kalitatea lortzeko; autonomia behar dugu curriculuma ikasle guztien beharretara egokitzeko.



EZETZ esaten diogu bereizketari. Lege berriak ikasleak banatu nahi ditu 14 urtetik, ahalmenen arabera. Ez da egia ikasleen banaketa goiztiarra egiten duten sistemek emaitza hobeak dituztenik. Finlandian, esaterako –Europan eredutzat hartzen den sistema- ikasleak ez dira banatzen 16 urtera arte.




Ikasle guztiei 16 urtera arte ezagutza komunak bermatuko dizkien hezkuntza-sistema nahi dugu, eta gure sistema ekitatibo eta inklusiboan sakontzen jarraitu, gizarte-adostasun zabal batean oinarriturik eta ikuspegi integratzaile batetik.



EZETZ esaten diogu euskara eta gure curriculuma gutxiesteari. Lege berriak hiru mailatan banatzen ditu irakasgaiak “garrantziaren” arabera eta hirugarren mailan uzten du euskara. Oinarrizko irakasgaietan (enborrekoak) Hezkuntza Ministerioak erabakiko du edukien %100, baita ebaluatzeko irizpideak, gaitasunen lorpena, ebaluaketa estandarrak eta gutxieneko ordutegia ere, euskal administrazioari parte hartzeko

aukerarik utzi gabe.


Ikasle euskaldun eleanitzak nahi ditugu. Ikasle guztiek dute funtsezko eskubidea hizkuntza ofizialak ezagutzeko eta erabiltzeko. Ez dezagun ahaztu, aspaldidanik seme-alabak euskaraz hezteko hautua egiten dugula familiok.


EZETZ esaten diegu Estatuko azterketei, errepikapenak sustatzen dituztelako eta zailtasunak ipini DBH eta Batxilergoko tituluak lortzeko, ez delako izango nahiko ikasturtea gainditzea.


Ebaluaketa jarraituak kontuan hartuko dituen legea nahi dugu (ikasleen benetako lorpenak neurtzen dituztenak), irakasleei lagunduko diotenak eta eduki guztiak erakusten direla bermatuko dutenak.


EZETZ esaten diogu eskola ordutegian erlijioa irakasteari, ikasleak banatzen direlako sinesmenen arabera. Lege berriak ordu gehiago eskaintzen dizkio erlijioari tutoretzari baino.


Guztiontzako eskola nahi dugu. Euskadiko Eskola Kontseilua erlijioak derrigorrezko curriculumean sartzearen kontra agertu da.


EZETZ esaten diogu Musika, Plastika, Hiritartasunerako Hezkuntza edo Teknologia bezalako oinarrizko irakasgaien desagertzeari.


Modu integralean heziko duen eskola nahi dugu gure seme-alabentzat, gizarte osoak partekatzen dituen baloretan oinarrituta.

LOMCEri-ez

HIRUGARREN EGUNA

Atzo, Urriaren 21ean, IKT-ko hirugarren saio praktikoa izan genuen. Klaseari hasiera emateko, irakasleak proposamen bat eskaini zigun, bloga taldeka egitea hain zuzen ere. Guk baieztapena eman eta taldeak sortu genituen. Aurkezpenean esan dugun moduan, gure taldea hiru kidez osatuta egotea erabaki dugu. 

Proposamen berri honen aurrean, blog berri bat sortzea erabaki genuen eta blogari ipini diogun izena "Etorkizuna Eraikiz" izan da. Blog berria sortu ondoren, honen barruan lan egiteko momentua ailegatu zen. Horretarako, egin genuen lehenengo gauza aurkezpena sortzea izan zen. Hau amaituta, hainbat orrialde txertatu genituen, esaterako, egunerokoa, jorratuko ditugun gaien izenburuak... Blogarekin amaitzeko egin genuen azken gauza, gadgetak, erlojua hain zuzen ere eta etiketak txertatzea izan zen.

Amaitzeko, irakasleak hurrengo lanari buruz egingo dugun gaia esatea eskatu zigun. Guk aukeratutako gaia "Ikastetxe ezberdinetako blogen arteko aldeak eta irakasleen portfolioaren arteko ezberdintasunak" izan zen.

BIGARREN EGUNA

Ikasgai honen bigarren saioaz hitz egingo dizuegu oraingoan. Urriaren 15ean izan zen saio hori. Lehenengo saioan, dakizuenez, galdu xamar ibili ginen, zer eta nola egin behar genuen jakin gabe. Egun hau, lehenengo egunarekin alderatuta hobeto joan zen, izan ere, gure burua hobeto kokatzen genuen eta blogaren kontua gehiago kontrolatzen hasi ginen.

Bigarren egun honetan, blogaren inguruan hainbat gauza egin genituen. Hasteko, bakoitzak bere blogean, aurreko eguneko saio praktikoan egindakoa idatzi genuen. Hori egin eta gero, bloga aztertzen hasi ginen. Horrekin batera, orrialdeak nola egiten ziren ikasi genuen, baita bideo bat nola igotzen den ere. Gainera, gadgetak (erlojuak, egutegiak, eguraldia, jokoak...) gure blogean nola jarri daitezkeen ere erakutsi zigun irakasleak. Guk, gure blogean erloju bat gehitu genuen.

Azalpen guzti horiek entzunda eta praktikan jarri eta gero, klasearen amaiera iritsi zen. Beraz, aurreko egunean bezala, gelatik irten aurretik gutako bakoitzak hitz bat esan behar izan zion irakasleari. Marianaren hitza "nekatuta" izan zen, Jasonerena "pozik" eta Anerena "aurrerapen", izan ere, blogarekin genuen kontrola lehenengo egunekoa baino handiagoa izan zen baina aldi berean bi ordu eta erdiko saioa izan zenez, nekatu xamar amaitu genuen.