2013(e)ko azaroaren 4(a), astelehena

BIGARREN EGUNA

Ikasgai honen bigarren saioaz hitz egingo dizuegu oraingoan. Urriaren 15ean izan zen saio hori. Lehenengo saioan, dakizuenez, galdu xamar ibili ginen, zer eta nola egin behar genuen jakin gabe. Egun hau, lehenengo egunarekin alderatuta hobeto joan zen, izan ere, gure burua hobeto kokatzen genuen eta blogaren kontua gehiago kontrolatzen hasi ginen.

Bigarren egun honetan, blogaren inguruan hainbat gauza egin genituen. Hasteko, bakoitzak bere blogean, aurreko eguneko saio praktikoan egindakoa idatzi genuen. Hori egin eta gero, bloga aztertzen hasi ginen. Horrekin batera, orrialdeak nola egiten ziren ikasi genuen, baita bideo bat nola igotzen den ere. Gainera, gadgetak (erlojuak, egutegiak, eguraldia, jokoak...) gure blogean nola jarri daitezkeen ere erakutsi zigun irakasleak. Guk, gure blogean erloju bat gehitu genuen.

Azalpen guzti horiek entzunda eta praktikan jarri eta gero, klasearen amaiera iritsi zen. Beraz, aurreko egunean bezala, gelatik irten aurretik gutako bakoitzak hitz bat esan behar izan zion irakasleari. Marianaren hitza "nekatuta" izan zen, Jasonerena "pozik" eta Anerena "aurrerapen", izan ere, blogarekin genuen kontrola lehenengo egunekoa baino handiagoa izan zen baina aldi berean bi ordu eta erdiko saioa izan zenez, nekatu xamar amaitu genuen.



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina