2013(e)ko azaroaren 4(a), astelehena

LEHENENGO EGUNA

 
Urriaren 14an, gure IKTko lehenengo saio praktikoa izan genuen informatika gelan. Bertan, hasierako uneetan, k(i)likatik blogean aritu ginen bertan zegoena ikusten eta aztertzen: sarrerak, etiketak, orriak...


Ondoren, k(i)likatik bloga ondo erreparatu eta gero, ikaskuntza prozesua zailduko duten bost erresistentzia idatzi genituen. Hori egin eta gero, bost horietatik gehien identifikatzen ginen hitza aukeratu genuen. Bigarren jarduera bezala, ikaskuntza prozesuari aurre egiteko bost balio aukeratu behar izan genituen. Behin bost balioak aukeratuta izan eta gero, bost horietatik batekin geratu behar ginen.

Hori egin eta gero, 3-4 pertsonako taldeak egin genituen eta bakoitzaren erresistentzia eta balioak amankomunean jarri genituen. Ondoren, talde bakoitzak erresistentzia eta balio bat aukeratu behar zuen. Gure taldeak erresistentzia bezala, deskonfidantza aukeratu zuen eta balio bezala konfidantza. Jarduera honekin amaitzeko, talde bakoitzak bere erresistentzia eta balioak ozen esan zituen denon artean komunean jartzeko eta kontrato didaktiko bat egin behar izan genuen: elkartasuna, parte hartzea, konfidantza... izanik.

Behin jarduera hori amaituta, bigarren jarduera blog berri bat sortzea izan zen. Horretarako, gmail kontuan sartu eta hortik abiatuz, bloga sortu genuen.

Azkenik, klasearen amaiera iritsi zen. Irakasleak joan aurretik bakoitzak hitz bat esan zezan eskatu zigun. Guri, hiruroi burura etorri zitzaigun lehenengo hitza "galduta" izan zen, izan ere, gure lehenengo klasea izan zen eta irakasgai berria zenez, ez ginen gauza handitaz enteratu.

Besterik gabe,  ondo izan!
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina