2013(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

HAMABIGARREN EGUNA

Gaur, irakasleak zenbait kontzepturen inguruan bilaketa bat egiteko eskatu zigun, besteak beste: etiketak, RSS, Creative Commons, folksonomia... Talde bakoitzak horietako kontzeptu bat aztertu behar izan du eta gero guztiei era egoki batean azaldu. Guri RSS-ak suertatu zaizkigu. Gai hauen azalpen txiki bat urrengo eguneko sarreran duzue, izan ere, talde guztiek ezin izan dute aurkezpena burutu, denbora falta dela eta.

Beste alde batetik, esan beharra dago gaur azaroak 25 dela, eta sarrera honen izenburu bezala egun hau azpimarratu dugu. izan ere, gaur emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna da. Egun garrantzitsu hau 1981. urtean aintzatetsi zen Bogotan, Kolonbian, Mirabal ahizten hilketa bihotzgabearen oroipen gisa. Hiru ahizpa hauek Dominikar Errepublikako ekintzaile politikoak ziren eta Rafael Trujillok, dominikar gobernariaren aginduz erailak izan ziren. Bertan, emakumeek sistemakiko jasaten duten genero indarkeria salatu zen, etxe barruko tratu txar psikologiko eta fisikoetatik, bortxaketa, tortura sexuala eta estatuko indarkeriararte. 

Geroztik, egun hau urtero ospatzen da. 

Beldur barik web guneak (www.beldurbarik.org) gai honi buruzko informazioa eskaintzen digu, eta baita zenbait bideo ere. Bideo horiek sortzeko edonork parte-har dezake eta guztien artean hoberena aukeratzen da. Hona hemen bideo bat:



 
Datu bezala, gizonen indarkeriaren ondorioz hildako emakume kopuruak honako hauek dira:
2010 ean, 73 emakume.
2011 an, 61 emakume. 
2012 an, 52 emakume.
2013 an, 38 emakumetara jaitsi da. 
2014 ean, zenbat izango dira ? Espero dugu honekin amaitzea eta biktimarik ez egotea.




Horrelako egoeran aurkitzen diren emakumeak, beldurrari aurre egin eta laguntza eskatu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina