2013(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

BEDERATZIGARREN EGUNA

Azaroaren 12an, IKT saioa behar bezala hasteko, "La cosa perdida" dokumentaltxoa ikusi genuen eta ondoren, horren inguruan mintzatu ginen. 


Bideoa honi buruz doa: gazte bat hondartzatik zihoala gauza bitxi batekin topo egin zuen, "la cosa perdida". Konturatzen da bera bakarrik ohartu dela gauza horren existentziaz eta ez diola inork jaramonik egiten. Etxera eramaten du baina ez daki zer egin gauza horrekin egunkari batean iragarki bat aurkitzen duen arte. Iragarki honetan, objetu galduak biltzen dituzte eta berak bertara eramatea erabakitzen du. Bertara eramatean, ikusten du nola objetu pozik jartzen den eta hori dela bere tokia.

Bideo hau ondo etorri zitzaigun gure arazoetaz deskonektatzeko. Honi esker, konturatu ginen nola askotan garrantzitsuak diren baina ohartzen ez garen gauza txikiak alde batera uzten ditugula. Honekin, burura etorri zitzaigun hurbileko egoera bat egunero bizitzen duguna da: aurreko sarreran azaldu genuen moduan, denbora faltan gaude eta egin beharrekoak presaka egiten ditugu, inolako zentzua ikusi gabe. Honekin esan nahi duguna, azken finean,. proposatutako ariketak aproposak direla baina hauei etekinak ateratzeko, denbora ezinbestekoa da. Orduan, zer egin dezakegu? Gure ustez, irakasleak egoera honetaz konturatu behar dira eta planteatu behar dute zer den hobe, eduki gutxiago baina ondo sakonduz eta ikasleek behar bezala barneratuz edo dena gainetik eta korrika eman eta ikasleek horren zentzua ulertu gabe.

Hori egin eta gero, delicious inguruan hitz egin zigun irakasleak, nola gure etiketak sarera igo ditzakegun hori erabiliz. Beraz, delicious-en kontu bat egin genuen guk ere gure etiketak bertara igo ditzagun.
 
Amaitzeko, Google Sites-a arakatzen jarraitu genuen, gure proiektuaren inguruko artikuluak bertara igoz.

Hurrengorarte irakurle maitagarriak!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina